Barriako Barnetegia
Gu San Viator ikastetxeko
ikasleak Barriako barnetegira joan ginen. Barnetegi honetara 2.dbh-ko
B eta C klasekoak. Alabaina 2,dbh-ko A klasea beste aste batean joan
ziren, ez zegoelako lekurik hiru klaseentzako.
Duela bi hilabete egon ginen
barnetegian, zehatzagoa izateko urtarrilaren 20-tik 25-era. Ez zen
oso data ona joateko, euria eta elurra egiten duelako urtarrilan,
gainera oso deserosoa da hor egotea euriarekin, bustitzen zarelako.
Barriara “ Eco-school” deitzen
den programa batera egitera joan ginen. Hori dela eta Erresuma Batuko
monitoreak etorri ziren guri ingelesez hitz egitera bultzatzeko.
Nahiz eta gaztelaniaz hitz egiten pizka bat jakin , ez ziguten esaten
guri behartzeko inglesez hitz egitera.
Bost egun horietan, elurrarekin
jolasak egin genituen eta mendira buelta bat ematera joan ginen.
Horretaz aparte, baratz ekologiko batean plantatu genituen barazkiak.
Gauean monitoreekin oso denbora ona igaro genuen dantzatzen eta
kantatzen.
Azkenean, gure helburua Barriako
barnetegian bete genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina