ainhoaren bloga
Kaixo! Ni Ainhoa naiz, San viator ikastetxean ikasten dut. saskibaloian jokatzen dut. hau nire bloga da eta zuei gustatzea espero dut:)
2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala
2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena
2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea
Barriako testua
Barriako Barnetegia
Gu San Viator ikastetxeko
ikasleak Barriako barnetegira joan ginen. Barnetegi honetara 2.dbh-ko
B eta C klasekoak. Alabaina 2,dbh-ko A klasea beste aste batean joan
ziren, ez zegoelako lekurik hiru klaseentzako.
Duela bi hilabete egon ginen
barnetegian, zehatzagoa izateko urtarrilaren 20-tik 25-era. Ez zen
oso data ona joateko, euria eta elurra egiten duelako urtarrilan,
gainera oso deserosoa da hor egotea euriarekin, bustitzen zarelako.
Barriara “ Eco-school” deitzen
den programa batera egitera joan ginen. Hori dela eta Erresuma Batuko
monitoreak etorri ziren guri ingelesez hitz egitera bultzatzeko.
Nahiz eta gaztelaniaz hitz egiten pizka bat jakin , ez ziguten esaten
guri behartzeko inglesez hitz egitera.
Bost egun horietan, elurrarekin
jolasak egin genituen eta mendira buelta bat ematera joan ginen.
Horretaz aparte, baratz ekologiko batean plantatu genituen barazkiak.
Gauean monitoreekin oso denbora ona igaro genuen dantzatzen eta
kantatzen.
Azkenean, gure helburua Barriako
barnetegian bete genuen.
2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata
2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata
DROGAK LEGEZTATU
Drogak denok dakigunez pertzepzioa -
hautematea, jokabidea, motrizitatea, kontzientzia, aldartea, adimena …
eraldatzeko asmoarekin gorputzean sartzen diren substantzia kimikoak dira.
Jakina denez droga batzuk beste batzuk
baino arriskutsuagoak eta kaltegarriagoak dira, baina guztiek garunari eragiten diote, beraz ni drogak
legeztatzearen kontra nago.
Drogak legeztatzen badira gero eta jende
gehiagok kontsumituko dituztela pentsatzen dut. Adibidez, alkohola eta tabakoa
droga legalak dira, haien kontsumoa oso handia da , gainera edozeinek hartu
ahal du, 18 urte eduki ala ez . Horregatik, droga
ilegalak legeztatzen badira alkohola nahiz tabakoaren
gisa gertatuko da, txarragoa izango da,
oraindik legeztatuta ez dauden drogak alkohola, tabakoa
baino kaltegarriak direlako.
Pertsonek droga leunak hartzen hasten dira,
ikusten dutenez ondo daudela, gero eta droga gogorragoak hartzen dituzte. Baina
beraiek jabetu gabe menpekotasuenean erortzen dira,
eta noizbait uztea pentsatu ezkero, oso zaila egiten zaie. Adibidez, alkohola
eta tabakoa droga leunak direnez hartzen
hasten dira, ikusten dutenez ez zaiela ezer arraro gertatzen gero, droga
gogorragoak hartzen dituzte, baina uztea nahi badute oso zaila egiten
zaie bere gorputzak hori hartzea eskatzen dielako.
Pertsona batzuk esaten dute drogen
legeztapena, haien prezioa murriztuko duela, horrek esan nahi du substantzia horien mendean
erorita dauden pertsonak ez dutela lapurtu edo prostituitu behar substantzia hori ordaintzeko. Hori horrela
delarik, drogak legeztatzean haien prezioa murrizten baduzu tentatu egingo
diozu pertsonei gehiago erosteko, gero eta gehiago kontsumitzen badute
kaltegarriagoa izango da bere osasunarentzako.
Beste batzuk pentsatzen dute hobeagoa izango
zela drogak legeztatzea, marihuana minbizia eragiten duen minak arintzen
duelako. Gaur egun kantzerra duten pertsonek mina
arintzeko hartu ahal dute marihuana medikuaren baimenarekin, baina horrek ez du
esan nahi droga guztiak legalizatu behar ditugula. Hitz gutxitan esanda, droga
guztiak legalizatu egiten badira edozeinek hartu ahal izango zuen drogak eta
iskanbila bat izango zen.
Hori guztia dela eta,
drogak legeztaturik edo ez egonda bakoitzak jakin behar du nolakoak diren
drogak, zer eragiten dioten
bere gorputzari. Jendeak beti jakingo du zer sartzen den bere gorputzean,
beraz, hori jakinda norberak ikusiko du zer egiten duen, drogak kontsumitu edo
ez.
AINHOA UNZUETA MARTIN 2ºC
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
